Animaliak
13,99 €
inkl. gesetzl. MwSt.,
- Kostenlose Lieferung ab 30 € Einkaufswert
- Versandkostenfrei für Bonuscard-Kund*innen
Beschreibung
Produktdetails
Einband
Taschenbuch
Erscheinungsdatum
01.11.2019
Illustriert von
Óscar Villán
Verlag
Pamiela argitaletxeaSeitenzahl
18
Maße (L/B)
16/16 cm
Übersetzt von
Xabier Olaso Bengoa
ISBN
978-84-9172-122-2
?Animaliak? liburuak oihaneko piztien multzo ederra biltzen du, guztiak ezberdinak, guztiak adiskide. ?Frutak? liburuak, bestalde, gozo-gozoak diren hainbat jakiren eta beroien fruta-arbolen bildumatxoa egien du. Bi horiek, hain justu ere, Ilargian kulunkantari bildumako izenburu berriak dira. Liburuon hartzaileak, 0-3 urtera bitarteko neska-mutikoak dira, eta beraientzat berariaz ondu dira piktograma poetiko edo poegrama hauek guztiak; poesia piktografikoaren modalitate berri bat izendatzeko hitza da poegrama eta irakurle txikiaren ?begia hezi eta belarria eztitu?ko duen irakurketa-erritmoa aurkitzean datza, Antonio Rubioren esanetan.Bestalde, O?scar Villa?nen esku ?1999 urteko Ilustrazio Sari Nazionala? gelditu da liburutxo hauen proposamen estetikoa. Artisau-lan hutsa da berea, erraz antzematen diren pintzelkada eta koloretako tonuez hornitua, halako moldez ere ezen ehundurak ukitzeko modukoak baitira, kasik. Hondo argiari gailetzen zaio irudia; marrazkia soil-soila eta erraz antzematekoa da, betiere Villa?nen beraren ikututxoa agerian dagoela. Sortzaile bien ekarpenaren alde biak ?literarioa eta plastikoa? doitzean datza KALANDRAKAren egitekoa, sortze lanean bideratu eta, finean, behin betiko argitaraldia burutu.Ilargian kulunkantari bildumaren liburu bakoitza ?erraz-erraza den eta musika-indar handia duen ariketa poetikoa da?. Gauzak horrela, bada, eskuinetik ezkerretara eta, goitik behera irakurri behar duela ikasiko du haurrak eta, halaber, orriak pasatzea bertsoen bilakaera dela.Grafiak baino, irudiek berek hartzen dute berebiziko garrantzi komunikatiboa. Aise antzematen dira irudiak, eta hitzen antzera eratzen dira, silaba zenbatuekin. Bertsoen gisara eratzen dira: ordenatuak, neurtuak, erritmodun eta errimadunak. Haur-haurretatik bakarka irakur daitezkeen irudiak dira, finean.Liburu bakoitza poema oso bat da eta ezaugarri hauen arabera ondua dago: haur kantutegiaren egitura poetikoaren baitan (bertso oktosilaboa, leloa eta zerrendatzea); tradiziozko kantutegiaren bitarteko poetikoak erabiltzen ditu (oihartzunak, errimak, erritmoak) eta lehenengo adinekoen interesguneei erantzuten diete.'Ilargian kulunkantari' liburu-bilduma 6 hilabetetik aurrerako neska-mutikoei zuzenduta dago, eta beraientzat berariaz ondu dira piktograma poetiko edo poegrama hauek guztiak.
Kundinnen und Kunden meinen
Verfassen Sie die erste Bewertung zu diesem Artikel
Helfen Sie anderen Kund*innen durch Ihre Meinung
Kurze Frage zu unserer Seite
Vielen Dank für Ihr Feedback
Wir nutzen Ihr Feedback, um unsere Produktseiten zu verbessern. Bitte haben Sie Verständnis, dass wir Ihnen keine Rückmeldung geben können. Falls Sie Kontakt mit uns aufnehmen möchten, können Sie sich aber gerne an unseren Kund*innenservice wenden.
zum Kundenservice